17:00etan Grufaloa filma eskainiko dute.
Grufaloa
Grufaloa Julia Donaldsonek 1999an argitaratutako ipuin bat da. Ipuinaren protagonista sagu bat da, zeinak Europako basoetan bizitako abenturak kontatzen dituen. 2016an Amets Santxez Munainek euskarara itzuli eta argitaratu zuen.
18:30ean Elkano, lehen mundu bira pantailaratuko da.
Elkano, lehen mundu bira
Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI. mendean munduari eman zion itzulia izanen du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen irudia aldatzea lortu zuten.