Aresoko eskolako ikasleek kalejira egin zuten urteko azken eskola egunean

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 24a, 08:00

Aurtengo Eguberrietan, zoritxarrez, herritarrek ezin izanen dute Orantzaroren eta Mari Domingiren etorrera aurreko urteetan bezala ospatu, Covid-19ak dena hankaz gora utzi baitu. Hala ere, modu batera edo bestera, seguru Orantzaro eta Mari Domingik 24 gauean etxeetan opariak uzteko bidea bilatuko dutela.

Abenduaren 22an Aresoko eskolako ikasleek herriko kaleak doinuz eta alaitasunez bete zituzten. Argazkiak: Ane Urreta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun