Orantzarok eta Mari Domingik eskutitzak biltzeko kaxatxoak paratu dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 23a, 16:00

Abenduaren 24an herritik dauden Orantzaroen ondoko kaxatxoetan eskutitzak uzteko aukera izanen da.

Aurtengo Eguberrietan, zoritxarrez, herritarrek ezin izanen dute Orantzaroren eta Mari Domingiren etorrera aurreko urteetan bezala ospatu, Covid-19ak dena hankaz gora utzi baitu. Hala ere, modu batera edo bestera, seguru Orantzaro eta Mari Domingik gabon gauean etxeetan opariak uzteko bidea bilatuko dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun