LeitzEKO Kontsumo Taldeak azken azokako bideoa paratu du sare sozialetan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 26a, 11:00

Abenduaren 20an Mendialdeko Azoka Ibiltariaren urteko azken azkoa antolatu zen. Eskualdeko 27 postu bildu ziren Leitzako frontoian eta karpan sasoiko produktuak eskaintzeko. 

Gure baserrietatik etxera! lelopean bertaratuek inguruko baserrietan eta artisauen tailerretan lortzen eta ekoizten diren produktu osasuntsu eta freskoak ezagutu eta kontsumitzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun