Larunbatean, abenduaren 26an, Xabi Solano Maizak eta Kimua Dantza Kolektiboak bi emanaldi eskainiko dituzte Leitzako Herri Aretoan 17:30ean eta 19:30ean. Sarrerak Astiz eta Maimurren eskuratu daitezke 12 euroren truke.
Xabi Solano Maiza
Xabier Solano Maiza euskal musikaria da. Etzakit rock taldean trikitia jotzen hasi zen musikaren munduan, berak eta Jon Mari Beasainek 1994an sortutakoan. 2003an, Fermin Muguruza Kontrabandan sartu zen, eta The Solanos taldeko kide ere izan zen. 2007an Esne Beltza sortu zuen, eta gaur egun, banda horren buru izaten jarraitzen du.