Ezohiko Eguberriak izango dira aurtengoak, baina jai hauetako protagonistak ez dira Aresora etorri gabe geldituko.
Abenduaren 24an, esaterako, herritarrak kantu eskean aterako dira eta Olentzero etorriko dela ere iragarri dute, baina ez dute plaza zaharrean urtero egin ohi den ekitaldi jendetsurik egingo. Urte berrian sartuta, bestalde, hiru errege magoak ere bisitan etorriko direla aurreratu dute. Beraz, modu berezian bada ere, Olentzerok zein erregeek opariak uzteko modua aurkitu eta kukua egingo dute herrira.