Aurten ezin izan dute Hatortxu Rock, beti egin den moduan behintzat, antolatu. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez «errepresaliatu politikoen senideen beharra inoiz baino handiagoa da. Izan ere, dispertsio politikak gastu izugarriak sortzen ditu oraindik ere». Kontzerturako sarreren salmentaren bidez, errepresaliatu politikoen senideei sostengu ekonomikoa eman nahi zaie.
Aurtengoan bakoitzak bere etxetik gozatu beharko duen jaialdiaz. Baina, aditzera eman dutenez «hori da aldatuko den gauza bakarra». Aurten «eskaintza hagitz berezia izanen dugu taula gainean, soilik Hatortxu Rock honetan gozatu ahal izanen diren izen, abesti eta ikuskizun ezberdinekin».
Sostenguarekin bat egin nahi dutenek webgunean hainbat produktu eskaintzen dituzte.