Eguberrien atarian, jaiotza jarri dute Areson

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 21:00

Eguberrietarako prest daude aresoarrak. Guraso elkarteak abenduko zubia jaiotza osatzeko figura gehiago egiteko baliatu zuen, eta denak bukatu ondotik, plaza ondoko belardian jaiotza kokatu dute. Lan eta lan aritu ondotik, Eguberrietarako apainduta utzi dute herria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun