Leitzako herri-lur zati baten trukea onartu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 17:00

Trukaketa honen helburua Okabio eremuan dauden bordetara joateko bidea erraztea da.

Leitzako Eltzeta eremuan 372 m2-ko herri-lur zatia jabetza partikularreko bertze lur zati batekin trukatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Egitasmoaren helburua Okabio eremuan dauden bordetara joateko bidea erraztea da eta modu horretan, udalak bertan dituen zuhaitzen ateratzea ahalbidetuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun