Abenduaren 24ko ilunabarrean Orantzaro Leitzako herrian barna ibiliko da

Ttipi-Ttapa 2020ko abenduaren 17a

Eskura dutenarekin, edozein forma, genero eta itxurako panpinak dira Orantzaroak.

Ez ohiko Eguberri hauek goxatzeko herritarrek balkoi, etxe atari, leiho eta tximinietan panpinak jartzeko deia zabaldu dute.

Abenduaren 24an, 18:30ean, Orantzaro kaleetan barna ibiliko da eta bere etorrera ospatzeko herritarrek panpinak jarriko dituzte etxe atari, leiho, balkoi zein tximinietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun