'Zaintza pandemia garaian' argazki lehiaketaren irabazlea Itsaso Lujanbio izan da 'etorkizuna oraina da' argazkiarekin

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 16a, 16:00

Larunbat ilunabarrean Goizuetako udaletxeko ganbaran 36 lagun bildu ziren Pantxika Lamurren ikuskizunaz gozatzeko eta argazki lehiaketaren sari banaketa ikusteko.

Argazki lehiaketaren sari banaketa

Zaintza pandemia garaian argazki lehiaketaren lehenengo saria Itsaso Lujanbiok irabazi zuen etorkizuna oraina da argazkiarekin eta bigarren saria Garbiñe Etxegiak lortu zuen zeruaren koloreak argazkiarekin.

Etorkizuna oraina da

«Oraina eta geroa inoiz baino lotuagoak daude. Zaindu eta babestu gaitezen elkarri» adierazi du Itsaso Lujanbiok.

Zeruaren koloreak

Garbiñe Etxegiak «tarteka zeruak ematen dizkigun irudiak eta kolore bereziak erakusten» duela plazaratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun