Abenduaren 17an, ostegunean 17:00etan, Miru ipuin kontalariaren emanaldia izanen dute Leitzako liburutegian. Edukiera muga kontuak direla-eta saioko soilik sei umeko taldeak izanen dira. Egunean bertan 15 minutuko lau saio egitea pentsatu dute antolatzaileek. Aldez aurretik, liburutegian bertan izena eman behar da.
Leku arazoagatik umeak ezin sartuz geldituko balira, abenduaren 22an beste saio bat eginen litzateke.