Itzaire haur eskolaren logoa hautatzeko bozkaketa antolatu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 15a, 15:00

Eraberritze prozesuan dagoen Itzaire udal haur eskolak logoa aldatzeko lehiaketa antolatu zuen. Eta, orain, aurkeztu diren proiektuak bozkatzeko deialdia zabaldu du Leitzako Udalak.

Bozkatzeko epea abenduaren 14tik 22ra zabalik da eta emaitza abenduaren 23an Leitzako Udalaren sare sozialetan eta www.leitza.eus webgunean argitaratuko da. Bozkatzeko lotura.

Irabazleak Leitzako dendetan gastatzeko 100 euroko bonua eta bertako produktuen saski eder bat eskuratuko du. Bigarrenak eta hirugarrenak berriz, Leitzako jatetxe edo taberna batean bi pertsonentzat otordu ederra jasoko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun