Jende ugari bildu da asteburuan Leitzan egin diren kultur emanaldietan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 14a, 19:00

Larunbat ilunabarrean, abenduaren 12an, bertso saioa izan zuten eta bertsotan Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Jone Uria, Xabat Illarregi eta Joanes Illarregi aritu ziren. Emanaldiko aurkezlea, berriz, Ane Intxausti izan zen. Igandean, abenduaren 13an, Bakean dagoena bakean utzi Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik zuzendutako bakarrizketa umoretsua eskaini zuten.

Hurrengo hitzordua igandean, abenduaren 20an, eskualdeko azoka izanen dute, frontoian eta karpan 10:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun