Goizuetako Udalak zuntz optikoaren hedapena egiteko lanak akitu dituztela eta herriko etxeek zuntz optikoa jartzeko aukera dutela jakinarazi du. Hemendik aurrera norberak bere operadorearekin kontaktuan jarri behar du, «hobekien egokitzen zaion zerbitzua kontratatu eta teknikoak kablea etxeraino pasa diezaion».
Zuntz optikoak Interneterako abiadura handiagoa, datuen igoera eta jaitsiera simetrikoa eta seinalearen kalitate hobea eskaintzen du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!