Goizuetako Tifanitxo eraikineko gelak margotuko dituzte larunbatean auzolanean

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 14a, 12:00
Barruko konpontze lanak bukatuta, azken ukituak egin eta barrutik margotzeko hitzordua egina dute goizuetarrek.

Goizuetako Iriartenea edo Tifanitxo bezala ezaguna den eraikinaren barreneko konponketa lanak bukatu dituzte dagoeneko, baina azken ukituak egitea falta da. Lan horietako batzuk udalak eginen baditu ere, margoketa lanak auzolanean eginen dituzte.

Heldu den larunbatean, abenduaren 19an, dute hitzordua, 09:00etan. Herritar guztiei Tifanitxo barrutik margotu eta txukuntzeko auzolanean parte hartzeko gonbidapena luzatu diete. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun