Hurrengo hitzordua abenduaren 18an izanen da. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak Luze edo motz generoarekin lotutako umorezko emankizuna emanen dute Ganbaran. 18:30ean hasiko da saioa baina txartelak aurretik erosi beharko dira, abenduaren 10etik 17ra estankoan, bost eurotan.