Kaxkabeltza elkarteko saltokietan erosten dutenen artean 47 urdaiazpiko zozkatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 12:00
Kaxkabeltza elkarteak bezeroentzako hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu: azokak, zozketak...

Zozketa ilbeltzaren 4an eginen dute, 12:00etan.

Kaxkabeltza elkarteko saltokiek, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, herrian erostea sustatzeko eta herrian erosten dutenei eskertzeko kanpaina bat abiatu berri du. Herrian erosteak handi egiten zaitu eta, gainera, saria du! lelopean, ilbeltzaren 4ra bitarte Leitzako saltokietan erosten duenen artean 47 urdaiazpiko zozketuko dituzte. Zozketa astelehen horretan, hilaren 4an, eginen dute 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun