Irabazleak Elgorriagako bainuetxean gozatzeko bi lagunentzako ibilbide termala, bazkaria eta masajea eskuratuko ditu eta horrez gain, parte-hartzaileen artean, bi pertsonentzako ibilbide termala banatuko dute. Eguberrietan argazkiak erakusketa batean ikusgai jarriko dituztela ere iragarri dute.
Sari banaketa eta pailazo ikuskizuna udaletxeko ganbaran eginen dute, 18:00etan, nahiz eta hasiera batean eskolako frontoian eginen zutela iragarria zuten. Ekitaldian Bhutan proiektuaren baitan garatutako zaintza pandemia garaian gaia landuko dute. Helburua umoretik pandemia garaian zaintzak bizitzaren sostengurako zenbaterainoko garrantzia duen islatzea izanen da eta beraz, tratu onak balorean jartzea.
Hamabi urtetik gorako gaztetxo eta helduentzako ikuskizuna izanen da eta segurtasun eta higiene baldintza guztiak bermatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Goizueta eta Aranoko herritarrei bertara joateko deia ere egin die Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak.