Liburutegi ibiltaria ostegun honetan Areson

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 7a, 15:00

Azaroko geldialdiaren ondoren, liburutegi ibiltariak abenduaren 10ean, ostegun honetan, egingo du geldialdia herrian. 14:15etik 15:00etara egina dute hitzordua eta hori izango da liburutegi ibiltariaren aurtengo azken saioa.

Bestalde, gogoan izan, aurretik liburu edo DVDren bat eskatu nahi izanez gero, horretarako aukera  badela. 617 38 58 82 telefonora deituta edo Whatsappez mezua bidalita edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita egin daiteke eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun