'Tratado de (h)ortografía' liburua aurkeztuko du Patxi Irurzunek Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 27a, 18:00
Argazkia: Amezti.eus

25 lagunentzako tokia izanen denez, aurretik izena eman beharko da. Izena ematen duten aurreneko 15 lagunek zuzenean sarrera lortuko dute, eta izena ematen duten gainerakoen artean hamar sarrera zozketatuko dituzte abenduaren 2an.

Patxi Irurzun idazleak uda honetan argitaratu duen Tratado de hortografia eleberria aurkeztuko du abenduaren 9an Leitzako liburutegian. Euskal Rock Erradikalaren testuinguruan kokatutako liburua da, eta rockero zahar baten gogoetak bildu ditu. Heldu den abenduaren 9an aurkeztekoa du, 18:30ean, baina osasun egoera dela eta aurretik izena eman beharko da. 25 lagunentzako tokia izanen dela iragarri dute liburutegitik, eta izena ematen duten aurreneko 15 lagunek zuzenean eskuratuko dute sarrera. Gainerakoen artean zozketa eginen dute heldu den asteazkenean, abenduaren 2an, liburutegian.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun