Plazaolako Bide Berdean Bartoloko tunelaren behin-behineko tarte alternatiboa egokitu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 28a, 14:00

Bide alternatibo honek 750 metroko luzera du. Obra Plazaolako Turismo Partzuergoak sustatu eta finantzatu du (% 80), Nafarroako Gobernuak Nafarroako Esplorazio Sarearen bidez emandako laguntzei esker, eta Lekunberriko Udalak (zati horrek ez du diru-laguntzarik).

Luiziak gertatzeko arriskua zela eta, 2019ko abenduan tunela ixteko erabaki hartu zuten Leitzako eta Lekunberriko udalek. Ohiko bidearen alternatiba gisa, xenda alternatibo bat prestatu zuten Plazaolako Bide Berdean, Leitza eta Lekunberri artean.

Bide berria 2021erako?

Pista hori, berriki egokitua, behin-behinekoa da; izan ere, aurreikusita dute Bypass gisa behin betiko trazadura bat egitea, tunelaren bi ahoak lotzea ibilbide zelaia eginez. Hartara, oraingo pistaren maldak saihestuko ziren, Bartoloko tunelaren gainetik ibiltzera behartu gabe.
 
Leitza eta Lekunberri arteko lotura
 
Lekunberri eta Leitza arteko zatia Plazaolako Bide Berdeko jendetsuenetako bat izan ohi da. Bartoloko tunela ixteak kalte handia eragin zuen bi herrien arteko loturan. Pista hori egokituz gero, puntu horretatik modu jarraituan eta seguruagoan igarotzeko modua izanen da, Bartoloko tunel itxia zeharkatuz eta Leitza eta Lekunberri arteko lotura indartuz.

2019an, 45.000 joan-etorri baino gehiago egin ziren Lekunberriko kontagailutik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun