Areson hirigintzako plan orokorreko bigarren bilera asteazkenean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 13:30

Aresoko Udala Hirigintza Plan Orokorra osatzeko lanean ari da eta, horretarako, prozesu parte-hartzailea abiatua du. Hain zuzen, irailaren 23an egin zuten aurreneko saioa eta bigarren hitzordua asteazken honetan, azaroaren 25ean, eginen du. 18:00etan udaletxean egina dute hitzordua, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete udaletik. Covid-19a dela eta, edukiera mugatuko dute eta joan nahi dutenek izena eman beharko dute, biharko eguna, asteartea, baino lehen.

Izena udal idazkaritzara deituta (948 510 327) edo e-mailez idatzita (areso@areso.eus) ematen ahalko da. Udaletik adierazi dutenez, izena ematen duten guztien parte-hartzea bermatu nahi dute, eta «txanda bat baino gehio egitea beharrezkoa bada, antolatu» nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun