Covid-19aren ondorio emozionalak aztertzeko Amazabalgo ikasleek bi ekimen abian jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 24a, 10:00
Bi ekimenetan parte hartzeko azken eguna azaroaren 29a izanen da.

Covid-19aren ondorio emozionalak aztertzeko galdetegia eta emozioen argazki lehiaketa antolatu dute Amazabal BHI-ko DBH1. mailako ikasleek.

Eta zu, zer moduz zaude?

Covid-19ak egunerokotasunean gure emozioak nola astindu dituen eta zer sentitzen dugun jakiteko, ikasleek esaldi bilduma eta ondorioak osatuko dituzte.

Galdetegia anonimoa izanen da eta betetzeko azken eguna azaroaren 29a izanen da.

Emozioen argazki lehiaketa

Emozioekin loturiko argazkiak izanen dira eta igortzen diren argazkiak publikatuak izan daitezke. Norberak ateratako argazkiak izan behar dira eta baimenik gabeko argazkiak ez dira onartuko. Argazkiak azaroaren 29a baino lehen argazkiakdbh1@gmail.com e-Postara bidali behar da eta irabazleak saria izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun