Goizuetako Xalto eskolarako garbitzailea behar dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 20:00
Goizuetako Xalto ikastetxeko ikasleak antzerki emanaldi batean. Argazkia: artxibokoa.

Goizuetako Xalto eskola garbitzeko eta desinfekzio lanak egiteko langile bat kontratatu nahi dute. Interesa dutenek asteazkenera, azaroaren 25era, bitarteko epea dute euren eskaintza aurkezteko.

Goizuetako Udalak herriko Xalto eskola garbitu eta desinfektatzeko lanpostu deialdia egin du. Lau orduko kontratua eskaintzen dute, arratsaldez aritzeko eta zazpi hilabeteko iraupena izanen duena.

Parte hartu ahal izateko baldintzak honako hauek dira: emakumezkoa izatea, Goizuetan erroldatua eta langabezian egotea. Interesa dutenek azaroaren 25era arteko epea dute izena emateko. Informazio gehiagorako 948 51 40 06 telefonora dei daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun