Odola emateko aukera izanen da gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 10:00

ADONA Nafarroako Odol-emaileen Elkartearen unitate ibiltaria Leitzan izanen da gaur arratsaldean. Joan baino lehen, ezinbestekoa izanen da aurretik izena ematea.

Astelehenean, azaroak 23, 17:00etatik 20:30era  zehaztu dute hitzordua Leitzako Udaletxean. Ezinbestekoa izanen da aurretik izena ematea, 848 420 573 telefonora deituta.

Odola eman eta ondoko 14 egunetan koronabirusarekin lotutako sintomarik izanez gero, 848 422 570 telefonora deitu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun