Goizuetako komun publikoa erabilgarri dago dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 21a, 15:00
Iriartenea edo Tifanitxo eraikinean kokatuta dago komuna.

Tifanitxo eraikina berritzeko lanekin batera, herritarrek egindako eskaerari erantzunez, komun publikoa egin dute Goizuetan. Pilotarien aldagelak zeuden tokian egin dute komuna. Irisgarritasun arazoak dituztenentzako egokitua dagoen komuna da eta pixatokiaz gain, lababoa eta ispilua ere paratu dituzte. Atzotik erabilgarri dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun