Azaroak 25

'Elikadura burujabetza eta feminismoak: eraikitzen ari den proposamena' saioa azaroaren 29an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 26a, 08:00

Leitzan eginiko baserritar emakumeen bilkura.

Goizean Atekabeltzen Etxaldeko emakumeen eskutik hitzaldia izanen dute eta arratsaldean Tolare baserria bisitatuko dute.

Azaroaren 29an burujabetza eta feminismoa  bueltan goiz-arratsaldeko jarduerak izanen dituzte.

10:00etatik 14:00etara, Sonia Inguza eta Maritxu Arroyoren gidaritzapean, “Elikadura burujabetza eta feminismoak: eraikitzen ari den proposamena” saioa izanen dute Atekabeltzen. Saio honen helburuak norberaren ibilbidea partekatu eta elikadura burujabetzaren alde lan egiten ari diren emakumeekin alinatzak sortzea da. Gainera, saio honek, agroekofeminismo proposamena sozializatu eta kontziantziak sustatzeko balioko du.

16:00etan Tolare baserria bisitatuko dute eta Laura Beroizenen proiektua ezagutzeko aukera izanen dute.

Egitarau hau emakume baserritar, landa eremuko herritar eta elikadura-burujabetzaren proposamena interesatzen zaieneri zuzentzen zaio. Bertan parte hartzeko izena ematea beharrezko da infomugarikgabenafarroa.org e-Postean edo 633 50 60 55 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun