Mendialdeko buruz buruko pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 20a, 09:30

Gaur, ostirala, Goizuetan, bihar, Lekunberrin, eta igandean, Leitzan Mendialdeko buruz buruko II. pilota txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte, osasun egoera tarteko, ikuslerik gabe. Zenbait kategoriatan ligaxka azken partidak izanen dira eta beste mailetan final-laurdenetako partidak.

Goizuetan gaur arratsaldean

Gaur, azaroak 20, 18:00etan hasita lau partida jokatuko dituzte Goizuetan. Denak kimuen bigarren mailakoak izanen dira, eta txapelketako final-laurdenak.

  1. G. Zabaleta (Aurrera) - A. Sagardui (Umore Ona).
  2. A. Salaberria (Umore Ona) - A. Iturrino (Aurrera).
  3. J. Bildarra (Larraun) - I. Imaz (Aurrera).
  4. G. Viana (Larraun) - K. Iriarte (Larraun).

Lekunberrin, larunbat goizean

Bihar, azaroak 21, bost partida jokatuko dituzte Lekunberrin, 10:00etan hasita. Denak ligaxkako partidak izanen dira.

  1. Kimuen 3. kategorian,  A. Lekuona (Larraun) - B. Legarra (Larraun).
  2. Haurren 3. kategorian, E. Larreta (Larraun) - J. Sotil (Araxes).
  3. Haurren 3. kategorian, B. Izagirre (Larraun) - I. Hernandorena (Larraun).
  4. Haurren 2. kategorian, E. Ijurko (Larraun) - M. Goikoetxea (Larraun).
  5. Gazteen 1. mailan, J. Ezkurdia (Larraun) - A. Iriarte (Larraun).

Leitzan, igande arratsaldean

Igandean, azaroak 22, sei partida jokatuko dituzte Leitzan, horietatik bortz Mendialdeko txapelketakoak eta bat Nafaroako Kirol Txapelketakoa. 16:30ean hasiko dira partidak.

  1. Nafarroako Kirol Txapelketaren barne, E. Alvarez (Aurrera) - A. Mendiburu (Uharte).
  2. Kadeteen 2. mailan, final-laurdenak, J. Sagastibeltza (Aurrera) - H. Lizarraga (Aurrera).
  3. Kadeteen 2. mailan, final-laurdenak, E. Galartza (Larraun) - Brandon (Larraun).
  4. Kadeteen 2. mailan, final-laurdenak, A. Ijurko (Larraun) - L. Navarro (Larraun).
  5. Kadeteen 2. mailan, final-laurdenak, M. Erdozia (Aurrera) - O. Legarreta (Umore Ona).
  6. Gazteen 1. mailan, ligaxkako partida, A. Arraras (Aurrera) - A. Eguzkiza (Larraun).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun