Arrapala jarri dute Goizuetako guraso elkartearen lokalean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 20a, 18:00

Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, arrapala jarri dute Goizuetako guraso elkarteko lokalean. Gisa honetara, sartzeko edo ateratzeko ez da derrigor eskailerak erabili beharrik izanen. Arrapala jartzeko lanak auzolanean egin dituzte eta, argazkietan ageri denez, aski txukun gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun