Leitzako eskolako eremuan estalpea egiteko aurrekontua onartu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 16a, 17:00
Proiektuarekin eskolako futbol zelai txikia estali nahiko luke Udalak. Irudian proposamen bat.

Estalpea egiteko herritarren aspaldiko eskaerari erantzunez, Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk sinatutako aurrekontuen akordioan eskolako eremuan estalpe bat egiteko 280.000 euroko partida aurreikusi dute.  

Mikel Zabaleta alkateak adierazi duenez, «erabilera publikoa izanen duen estalpe argiztatua izanen da, eta ikastetxeentzat ez ezik, bestelako erabilera ere izanen du: aisialdia, kirol ekitaldiak, azoka...». Lanak datorren udan egitea espero du udalak: «gobernuak eginen du obren esleipena eta lehenbailehen hasi nahi du prozedurarekin, lanak udan egin eta irailerako dena prest izan dadin». 350.000 euroko aurrekontuaren %80 bere gain hartuko du gobernuak eta gainerako %20a udalaren esku geldituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun