Goizuetako Xalto eskolarako garbitzailea behar dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 16a, 15:00
Goizuetako Xalto ikastetxeko ikasleak antzerki emanaldi batean. Argazkia: artxibokoa.

Eskaerak azaroaren 20ra arte aurkeztu ahal izanen dira.

Goizuetako Xalto eskolan garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko lan eskaintza zabaldu dute. Arratsaldetan, lau orduz, aritzeko izanen da eta kontratuak zazpi hilabeteko iraupena izanen du.

Eskatzaileek langabezian izena emanda egon eta 51 urtetik goiti izan beharko dituzte eta eskaerak aurkezteko epea heldu den ostiralean, azaroaren 20an, bukatuko da. Informazio gehiago nahi dutenek 948 51 40 06 telefonora deituz eskuaratu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun