Bertako produktuen azoka arrakastatsua Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 16a, 09:00

Leitzako ekoizleen erakusleiho izan zen Amazabal pilotalekua atzo, azaroaren 15ean. Izan ere, bertako produktuen azokaren VI.edizioan, ekoizleek euren produktuak plazaratu zituzten. Aurrekoetan ez bezala, aurtengoan Aresoko ekoizleek ez zuten parte hartu, baina laguntzen aritu ziren. Bertaratu ziren herritarrek 18 postutan banabarrak, barazkiak, sagarrak, intxaurrak, gazta... erosteko aukera izan zuten. Argazkiak: Eneritz Iraola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun