Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketan parte hartuko du Julen Olano leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 15:00

Hasiera batean Trebiñun aritzekoa bazen ere, azkenean igande eguerdian Maeztun (Araba) ariko da Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegiren kontra

 

Urrezko Aizkolari Kopako bigarren kanporaketa jokatuko dute azaroaren 8an, igandean 12:00etan Trebiñun. Lehian ariko diren lau aizkolarien artean dago Julen Olano leitzarra. Berekin batera, Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi ariko dira.


Lehenbizi lau aizkolariak ariko dira lehian, hiru kanaerdikotara. Bi onenek, berriz ere hiruna kanaerdiko moztu beharko dituzte, nor baino no lehenago. Irabazleak hurrengo kanporaketarako txartela lortuko du.

Aizkolarien lehiaz gain, binakako harrijasotze txapelketako saioan Aimar Galarraga oriotarra eta Aizarnako Jagoba Otaegi ariko dira, bina minutuko txandetan 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin.

Bukatzeko, emakumezkoen ingude txapelketan Arabako Estibaliz Cidad ariko da hamar kiloko ingudearekin, minutu eta erdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun