Leitzako Atekabeltzen egitekoa zen 'Miñan' liburuaren aurkezpena kiroldegian eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 13:00

Argazkia: Alea.eus

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatutako solasaldia kiroldegian egitea erabaki dute, leku arazorik ez izateko. Garazi Zabaleta eta Aroa Uharte leitzarrek gidatuko dute hitzordua eta Amets Arzallus, liburuaren egilea, bertan izanen da.

Amets Arzallus, bertsolari eta kazetariak, Ibrahima Balde lagunaren bizimodua bildu du Miñan liburuan. Ibrahimak, Gineatik Irunerako bidea nola egin zuen kontatzen du liburuak, nola elkartu ziren Irungo Harrera Sarean. Anaiaren bila, Miñanen bila,  abiatu zenetik bidean bizitutakoak hitzez kontatu zizkikon eta Arzallusek paperean jarri zituen.

Biharko Leitzako solasaldia, 18:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun