Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, horrelako koskek ez dute legea betetzen eta, hortaz, kentzeko agindua eman zion Udalari. Duela aste batzuk herriko sarreretan zeuden abiadura moteltzeko koskak falta dira. Hala ere, herriko kaleetan abiadura muga zaintzeko eskatu die udalak herritarrei, 40km/orduko gehienez ere. Bidenabar, udalak oroitarazi du bidegorrian eta Errekaundi pasealekuan motordun ibilgailuekin ibiltzea debekatuta dagoela.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.