Aste honetan Goizuetan egitekoak ziren zuntz optikoa jartzeko lanak atzeratu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 5a, 11:00

Lanak herriko bi eremutan eginen dira, Kale Nagusian eta Txino auzoan.

Aste honetan egitekoak ziren lanak 10 egunez atzeratu dituzte.

Goizuetako telekomunikazio konexioa hobetzeko, herrian barna zuntz optikoa zabaldu nahi du udalak. Lan gehiena egina bada ere, kablea pasatzeko bi zulo egitea falta dute oraindik. Txino auzoan eta Kale Nagusian (Kotxoa inguruan) bi zulo eginen dituzte eta inguru horretako bizilagunei eremu horretan ez aparkatzeko eskatuko zaie, eta, era berean, bide mozketaren bat ere egon litekeela abisatu nahi zaie. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun