Eskualdeko gazteen errealitatea ezagutzeko diagnostikoa egin nahi dute eta horretarako gazteei zuzendutako galdetegi bat ireki dute. 16 urtetik gorako gazteei azaroaren 22a baino lehen galdetegia betetzeko eskatu diete, helbide honetan: labur.eus/gazteplana. Galdetegia anonimoa da izanen dela argitu dute eta 12-16 urte bitarteko gazteen kasuan, institutuan betetzeko aukera izanen dute.
Hurrengo faseetan gazteekin zein udal langileekin ekintza plana definitzeko pausoak emateko asmoa dute. Horretarako, alde batetik, hainbat gazteri elkarrizketak eginen dizkiete, eta bestetik, jasotako proposamenak udaleko langileekin landuko dituzte. Azkeneko fasean bilera irekiak egiteko asmoa zuten baina azkenean ez egitea erabaki dute Covid-19a dela eta. Horregatik, azkeneko faserako metodologia egokituko dutela adierazi dute.
Prozesuaren inguruko informazio gehiago udalen webguneetan eta gizarte zerbitzuko sare sozialetan aurki daiteke.