Miñan liburuaren aurkezpena Leitzan azaroaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 3a, 07:00

Miñan liburuaren bi egileak.

Miñan liburuaren aurkeztuko dute azaroaren 5ean Leitzako Atekabeltz herrigunean. Hitzordua 18:30ean finkatu dute eta Amets Arzallus liburuaren egiletako batekin izanen da solasaldia.

Amets Arzallus, bertsolari eta kazetariak, Ibrahima Balde lagunaren bizimodua bildu du Miñan liburuan. Ibrahimak, Gineatik Irunerako bidea nola egin zuen kontatzen du liburuak, nola elkartu ziren Irungo Harrera Sarean. Anaiaren bila, Miñanen bila,  abiatu zenetik bidean bizitutakoak hitzez kontatu zizkikon eta Arzallusek paperean jarri zituen.

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatu du hitzaldia eta Garazi Zabaleta eta Aroa Uhartek eginen dituzte aurkezle lanak. Covid-19 dela eta segurtasun neurriak bermatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun