Bi zauritu Leitzan bi autoren artean izan duten istripuan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 29a, 08:22

Bi pertsona zauritu dira Leitzan gaur goizeko zazpiak baino lehen gertatu den trafiko istripu batean, zehazki NA-170 errepidearen 1. kilometroan, Leitza eta Doneztebe lotzen dituen bidean. Zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte eta Foruzaingoaren patruilek eginbideak egin dituzte.
Nafarroako suhiltzaileak ere artatu dute istripua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun