Goizuetako Udalak hilerrian pilaketarik ez sortzeko neurriak ezarri ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 30a

Goizuetako Udalak elkar zaintzearen garrantzia azpimarratu du.

Santu Guztien eguna hurbiltzen ari den honetan, hainbat udalek herritarrei zenbait gomendio plazaratu dizkiete.

Goizuetako Udalal hartutako neurriak honako hauek dira:

  • Hilerriko prestaketa lanak aurreko egunean egitea gomendatzen da.
  • Gehienez lau laguneko taldeetan sartu behar da.
  • Gehienez 40 lagun egon daitezke aldi berean.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Sarrera eta irteera ate ezberdinetatik eginen da.
  • Norabide bakarrean ibiltzen ahal da, gezien norabidea segituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun