Goizuetako Udalak aldi baterako bi langile kontratatuko ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 28a, 14:00

Eskaintzak aurkezteko azken eguna azaroaren 2a, astelehena, izanen da eta eskabidea Goizuetako Udalean egin beharko da

Goizuetako Udalak bi langile kontratatuko ditu, bata Xalto eskolaren eta Udal eraikinen garbiketa eta desinfekzio lanetan aritzeko eta bestea zerbitzu anitzetako lanak (igeltsero eta antzekoak) egiteko.

Garbiketako lanpostuaren iraupena 7 hilabetekoa izanen da eta egunean 4 orduz ariko da arratsaldez. 

Zerbitzu anitzetako langilearen kasuan, 6 hilabeteko iraupena izanen du eta egunean 5 orduz ariko da lanean. 

Bi lanpostuetan izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 

  • Langabetua egotea, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea. 
  • 51 urte baino gehiago izatea.
  • Euskara B1 ahozkoa eta idatzizkoa (titulua ez duenak azterketa ttiki bat eginen luke proba espezifikoen aurretik).
  • Titulua: Eskola-graduatua edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun