Leitzako udaletxeko teilatuko zaharberritze lanek aurrera segitzen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 15:00

Joan den abuztuaren 31n hasi ziren Leitzako udaletxeko teilatua zaharberritzen eta lanak «bide onetik» doazela adierazi dute udaletik. Bide batez, karrapeko tabernari ere berrikuntzak egin dizkiotela jakinarazi du udalak.

Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsioen Programaren (PIL) dirulaguntzarekin ari dira lan hauek egiten. Leitzako Udalak Iruñeko Maldadia enpresari esleitua dio zaharberritze lana 184.084 eurotan (BEZ kanpo). Nafarroako Gobernuak 137.000 euro bideratuko ditu eta gainerakoa Leitzako Udalaren kontu izanen da. Abuztuaren 31n hasi zituzten lanak eta urte bukaerarako amaitzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun