Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finaletik kanpo gelditu dira Rekondo eta Saralegi

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 26a, 16:00
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalean izanen den seikotea. Argazkia: Uztarria.eus

Mikel Larrañaga izan zen bizkorrena larunbatean Zestoan jokatutako kanporaketan

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren sailkapen txanda jokatu zen larunbatean Zestoan (Gipuzkoa). 260 ikusle elkartu ziren, segurtasun neurriak betez. Mikel Larrañaga azpeitiarra izan zen bizkorrena (18:46). Berekin batera, azaroaren 29an Bilboko Bilbao Arenan jokatuko den finalerako Iker Vicente (19:31), Eneko Otaño (19:45), Julen Alberdi Txikia IV.a (19:51), Aitzol Atutxa (20:01) eta Jon Irazu (21:01) sailkatu ziren.

Finaletik kanpo gelditu ziren, aldiz, Jon Rekondo leitzarra (21:52), Ugaitz Mugertza (22:18). Jexus Mari Mujika (24:46) eta Ruben Saralegi leitzarra (25:01).

Finala azaroaren 29an Bilbon

Aipatu bezala, lehen aldiz antolatu den Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala azaroaren 29an, eguerdiko hamabietan jokatuko dute Bilboko Bilbao Arenan. Sailkatutako lehen mailako sei aizkolariez gain, bertze zortzi aizkolarik lehen mailarako promozioa lortzeko lehia izanen dute: Eneko Saralegi leitzarra eta Asier Pellejero aresoarra izanen dira eskualdeko ordezkariak eta beraiekin batera Larrea III.a, Corchero, Jaurefi, Aratz Mugertza, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Julen Kañamares ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun