Lehenbiziko edizioko argazkiak bilduz, Euskaraldian parte hartzera animatzeko bideoa egin dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 18:30

Dagoeneko 100 herritarrek izena eman dutela jakinarazi dute. 2018ko kopurua gainditzea, hau da, 148 herritarrek baino gehiagok izena ematea dute erronkatzat.

Goizuetarrek herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatzeko aurreko edizioko argazkiak bildu eta bideotxo bat egin dute. Aurreko edizioko parte-hartzaile kopurua gainditzea dute erronkatzat eta izen-emateak bi modutan egin daitezkeela argitu dute: herrian bertan Amaia kafetegian zein estankoan (bertan dauden paperak betez eta txapa jasoz) edo https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunearen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun