Autoenplegua sustatzeko dirulaguntzak urriaren 31ra arte eska daitezke Goizuetako Udalean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 17:30
Dirulaguntzak urriaren 31ra arte eska daitezke.

Eskaerak urriaren 31ra arte aurkez daitezke udaletxean.

Goizuetako Udalak herrian autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazioa araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuen. Dirulaguntza Goizuetan eskatu ahal izanen da 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoaren gaineko zergan altan emanda daudenak.

Gizarte Segurantza eta Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zergan izandako gastuengatik emanen zaie dirulaguntza. Xehetasunak eta eskabide orria lotura honetan daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun