Goizueta eta Aranon 'Zaintza pandemia garaian' argazki lehiaketan aurkezteko epea luzatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 17a, 16:00
Zaintzari lotutako argazkiak azaroaren 22ra bitarte bidali daitezke.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko prebentzio programak eta berdintasun zerbitzuak, Goizuetako eta Aranoko 15 urtetik gorako biztanleei zuzendutako argazki lehiaketa antolatu zuten eta argazkiak aurkezteko epea azaroaren 22ra arte luzatu dute.

Argazki lehiaketa Bhutan proiektuaren baitan garatuko dute eta zaintza pandemia garaian lehiaketa honetan helburu nagusia konfinamenduan, eta orokorrean testuinguru berri honetan, zaintzak bizitzaren sostengurako zenbaterainoko garrantzia izan duen, gaur egun duen eta etorkizunean izanen duen islatzea da. Argazkien bidez Goizueta eta Aranon eman diren zaintzak, tratu onak eta honek herri bezala dakartzan baloreak argitara atera nahi dituzte.

Argazkiak lagatratuonak@gmail.com helbidera bidali beharko dira azaroaren 22ra bitarte. Parte-hartzaile bakoitzak bi argazki aurkezteko aukera izanen du eta bi sari izanen dira jokoan:

  • Irabazlearen saria (epaimahaiak aukeratua): Elgorriagako bainuetxean ibilbide termala + bazkaria + masajea (2 pertsonentzat).
  • Sari parte-hartzailea (zozketa bidez parte-hartzaile guztien artean): Ibilbide termala Elgorriagako bainuetxean (2 pertsonentzat).

Informazio gehiago Goizuetako udalaren web orrian eta gizarte zerbitzuen sare sozialetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun