Leitzako udaletxeko teilatua moldatzeko, Karrape irratiko antena kendu dute eta, ondorioz, datorren asteetan Internet bidez bakarrik aditu ahal izanen da. Antena berriz paratu artean, irratia aditu nahi dutenek www.leitza.eus/irratia web orrialdearen bidez aditu ahal izanen dute. Bestalde, saio bereziak www.leitza.eus atarian, podcast zerrendan, egonen dira entzungai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!