Urriaren 26tik 31ra Kaxkabeltza elkarteko dendetan erosteak saria izanen du

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 10:00
Erosleek lau zigilu eskuratzen dituztenean oparitxo bat jasoko dute.

Urriaren 26tik 31ra edo aleak akitu arte Kaxkabeltzako saltokietan erostearen truk oparia emanen dute.

Kaxkabeltza merkatari elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, kanpaina bat abiatu berri du. Leitzan erosten dutenak saritzeko txartelak egin ditu eta erosleek, lau zigilu eskuratzen dituztenean, oparitxo bat jasoko dute. Opariak urriaren 26tik 31ra edo aleak bukatu arte banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun