Goizueta eta Hernani lotzen dituen errepidea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 14:03

Goizuetako suhiltzaile boluntarioak baserrietako hainbat bide garbitzen aritu ziren atzo, haize zakarraren eraginez zuhaitzak bidean gelditu zirelako.

Goizuetako Udalak duela ordubete inguru jakinarazi du Goizueta eta Hernani lotzen dituen NA-4150 errepidea itxi egin behar izan dutela, Latxen kable bat erori delako eta konponketa lanak egin behar izan dituztelako. Orain, berriz, errepidea ireki dutela baieztatu du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun